Belateko tunelak ireki dituzte

  Gizartea  Mendialdea

Belateko tunelak ireki dituzte

Erabiltzaileek jakinarazi digutenez, Belateko tunelak berriz ere irekita daude. 

Hizkuntzarekin sortutako zalantzei erantzuteko tresna du abian Emunek

  Euskara  Mendialdea

Hizkuntzarekin sortutako zalantzei erantzuteko tresna du abian Emunek

Emunek ekainaz geroztik du abian www.hitzartzen.eus, hizkuntza portaerak aldatzen lagundu nahi duen webgunea. Urteetan www.telptailerrak.eus martxan izan ondotik, atal berriak gehitu eta guztiz eraberrituta aurkeztu dute webgune hori.

«Gurpil-aulkiak nahi izanez gero gauzak egin daitezkeela erakutsi dit»

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

«Gurpil-aulkiak nahi izanez gero gauzak egin daitezkeela erakutsi dit»

Joseba LASA, aulki gurpildunean palan aritzen den Lesakako gaztea

2014ko urtarrilaren 20an «lanetik bueltan» zetorrela Beran istripua izan zuen Joseba Lasak: «euria ari zuen, egun iluna zen eta errepidean gasoila zegoen. Kotxearen kontrola galdu eta zubitik beheiti erori nintzen. Bakarrik nindoan eta eskerrak». Ordutik gurpil-aulkian ibiltzen da hogeita hamasei urteko lesakar gaztea. 

Bortzirietako azienda onenak espero dituzte ortzegunean Lesakako ferietan

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

Bortzirietako azienda onenak espero dituzte ortzegunean Lesakako ferietan

Berrikuntza moduan, aulki gurpildunean pala partida ere ikusteko aukera izanen da pilota jaialdian eta asteazkenean ajoarriero lehiaketa ere antolatu du Beti Gaztek 

Udazkeneko ferietako azken txanpa da eskualdean. Lesakan dute azken geldialdia, azaroaren 22an. Ortzegun oizean aziendak, artisau postuak eta bertzelako makinariak ikusi eta erosi ahal izanen dira. Arratsaldean, berriz, urteroko pilota partidez gain, Arkupeak Elkarteak, Udalaren laguntzaz, antolaturiko pala txapelketa egokitua izanen dute. Egun handia ortzegunean izanagatik, asteazkenean ere izanen da mugimendurik: musikariek girotu eta sukaldariek goxatutako arratsaldea izanen dute. 

Emakumenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira ekitaldiak izanen dituzte Leitzan

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

Emakumenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira ekitaldiak izanen dituzte Leitzan

Azaroaren 22an 'Él nunca me pegó' dokumentalaren proiekzioa izanen dute Atekabeltzen

Indarkeria matxistaren aurka hainbat ekitaldi antolatu dituzte Leitzaldean. Libre izan nahi dugulako! lelopean bilduko dira. Azaroaren 22an, hasiko dira ekitaldiak eta 25ean borobilduko dituzte, ipuin kontalariarekin. Bien bitartean, Berdintasun Batzordeak luzaturiko deialdiarekin bat eginen dute kontzentrazioan eta igandean Torrean bazkalduko dute.  

Santa Zezilia ospatuko du Baztango Udal Musika Eskolak azaroaren 20an

  Kultura  Baztan  Elizondo

Santa Zezilia ospatuko du Baztango Udal Musika Eskolak azaroaren 20an

Asteartean 17:00etan Zahar Etxetik Elizondoko plazara abiatuko dira karrikaz karrika

Santa Zezilia eguna ospatzeko, Baztango udal musika eskolako ikasleek musika ekitaldia eskainiko dute azaroaren 20an.  Asteartean 17:00etan Zahar Etxetik Elizondoko plazara abiatuko dira kalejian. Euria eginez gero Musika Eskolan eginen lukete saioa.

‘Landa eremuaren garapenean ekonomia eta hizkuntza eskutik’ solasaldia eskainiko dute azaroaren 21ean Elizondon

  Gizartea  Baztan  Elizondo

‘Landa eremuaren garapenean ekonomia eta hizkuntza eskutik’ solasaldia eskainiko dute azaroaren 21ean Elizondon

‘Landa begiradak’ jardunaldien baitan eskainiko du Lizbeth Sanchez Ortizek asteazkenean 19:30ean Arizkunenean 

Baztango Udalak antolatutako ‘Landa begiradak’ jardunaldien baitan, azaroaren 21ean, asteazkenean 19:30ean Arizkunenea Kultur Etxean, Landa eremuaren garapenean ekonomia eta hizkuntza eskutik goiburupean, Mexikoko nahuatl hizkuntza eta Tosepan kooperatiba taldearen kasuaz solastatuko da Lizbeth Sanchez Ortizek, Garabide Elkarteak antolatutako mintzaldian.

Euskadiko hirugarren mailako aizkora txapelketan bosgarren izan da Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria

  Kirola  Malerreka  Beintza-Labaien

Euskadiko hirugarren mailako aizkora txapelketan bosgarren izan da Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria

Julen Larrea txapelduna eta Hodei Ezpeleta txapeldunordea bigarren mailan ariko dira datorren urtean

Larrabetzun jokatu zen igande eguerdian Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala. Barakaldoko Julen Larrea izan zen bizkorrena hiru kanaerdiko eta bi 60 ontzako enbor mozten (13:29). Bigarren Arratiako Hodei Ezpeleta izan zen (13:55). Biak ariko dira bigarren mailan. Hirugarren Goizeder Beltza izan zen (14:19), laugarren Jokin Alkizalete (14:53), bosgarren Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria (16:29) eta seigarren Beñat Lekue (16:39).

Xorroxin Irratia ere Euskaraldiarekin bat

Xorroxin Irratia ere Euskaraldiarekin bat

  Gizartea  Baztan  Oronoz-Mugairi

Xorroxin Irratiko langile, berriemaile, laguntzaile eta kolaboratzaileek urteko bazkaria egin zuten azaroaren 17an Oronoz-Mugairiko Urgainen. Bazkalondoa baliatu zuten Euskaraldiarekin bat egiteko.

Osasunako jokalariei harrera beroa eta jendetsua egin diete Leitzan

Osasunako jokalariei harrera beroa eta jendetsua egin diete Leitzan

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

Aretoa txiki gelditu zen Osasuna Futbol Taldeko bi jokalariren bisitarekin. Kolore gorriak hartu zuen udaletxea eta gaztetxoek baloiak sinatzeko eta eskaintzak jasotzeko aprobetxatu zuten. Irribarreak izan ziren nagusi!

Euskadiko launakako sokatira txapelketan garaile suertatu dira Beti Gazteko neska-mutilak

  Kirola  Bortziriak  Lesaka

Euskadiko launakako sokatira txapelketan garaile suertatu dira Beti Gazteko neska-mutilak

Nafarroakoan ere tiraldi guztiak irabazi zituzten larunbatean Elizondon

Asteburu bikaina izan da Lesakako Beti Gazteko sokatira taldearentzat. Igandean, Artziniegan (Araba), 4x4 sokatira txapelketa irabazi zuen talde mistoak 280 kiloko kategorian. Bezperan, tiraldi guztiak irabazi zituzten Nafarroako zortzinakako txapelketa mistoan eta gizonezkoen 600 kilokoan.

Naroa Elizaldek finalerdietarako txartela eskuratu du

  Kirola  Malerreka  Zubieta

Naroa Elizaldek finalerdietarako txartela eskuratu du

Finalerdiak abenduaren 2an Amezketan jokatuko dira

Larunbatean Lemoako pilotalekuan jokatu ziren partidetan partida bat galdu eta bestea irabazita, finalerdietara sailkatzea lortu zuen zubietar gazteak. 18-17 galdu zuen Naroa Agirreren aurka eta 14-18 irabazi zion Araitz Eizagirreri. Emozioz beteriko partidak bizi izan zituzten, eta azkenean, tanto aldeari erreparatu behar izan zieten sailkatuak zein ziren jakiteko.

Iker Vicentek Nafarroako laugarren txapela jantzi du segidan Donezteben

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Iker Vicentek Nafarroako laugarren txapela jantzi du segidan Donezteben

Arpana txapelketa mistoan, Aresoko Itxaso Onsalo eta Beuntzako Mikel Eugi, berriz ere txapeldun 

Doneztebeko ferietako ohiko herri kirol saioan, Nafarroako aizkora txapelketa nagusia eta Nafarroako arpana txapelketa mistoa erabaki ziren azaroaren 16an. Iker Vicente laugarrenez txapeldun suertatu zen aizkoran, eta arpanan, berriz ere Aresoko Itxaso Onsalo eta Beuntzako Mikel Eugi izan ziren txapeldun.

1936ko gerrako biktimei omenaldi hunkigarria eskaini diete Beran

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Argaitzeko harrobian plaka eta murala bistarazi eta lore eskaintza egin dute eta Herriko Etxeko plazan, eskultura inauguratzeaz gain, Aurreskua, abestiak eta esker oneko hitzak eskaini dizkiete orduko errepresaliatuei eta senideei


Azken urteotan hainbat herritan –tartean Beran– 36ko gerran izandako jokaera eta krimen gaitzesgarriak saihesteko asmoz eta berriz gerta ez daitezen, bakea, erreparazioa, ideien defentsa baketsua eta aniztasun errespetuaren alde lan egin da. Horren harira, Berako Udalak omenaldi hunkigarria eskaini die orduko biktimei eta beraien ondorengoei, azaroaren 18an egindako ekitaldian.

»» Ikusi argazki guztiak (52)