Goizuetan ere pediatria zerbitzuaren aldeko elkarretaratzea egin dute

Goizuetan ere pediatria zerbitzuaren aldeko elkarretaratzea egin dute

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Goizuetako eta Leitzako Osasun Etxean zerbitzua bermatzea eta hizkuntza errealitatea kontuan har dezala eskatu diote Osasun Departamentuari 

Joan den astean Leitzan egin zuten bezala, pediatria zerbitzuaren aldeko elkarretaratzea egin dute abuztuaren 12an, igande eguerdian Goizuetako plazan. Goizuetako eta Leitzako Osasun Etxean zerbitzua bermatzea eta hizkuntza errealitatea kontuan har dezala eskatu diote Osasun Departamentuari.

Bertizko Jaurerriko Natur Parkeko bigarren argazki lehiaketa antolatu dute

  Kultura  Bertizarana

Bertizko Jaurerriko Natur Parkeko bigarren argazki lehiaketa antolatu dute

Lanak irailaren 4rako bidali beharko dituzte argazkilariek

Bertizko Jaurerriko Natur Parkeak bigarren aldiz argazki lehiaketa antolatu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. ‘Xarmadun xenda eta txokoak’ izanen dute argazkilariek gaia eta partehartzaileek Bertizko basoa bisitatzeko nahia pizten duten elementuei eta paisaiei argazkiak atera beharko dizkiote. Argazkiak irailaren 4ko 14:00 baino lehen aurkeztu behar dira.

Kultur topaleku izan da Goizuetako labaderoa festa aurreko asteburuan

  Kultura  Leitzaldea  Goizueta

Programa zaharren erakusketa, kontzertu akustikoa eta ipuin kontalaria hartu ditu


Abuztuaren 10 eta 11n, Maria Pilar Untxalok prestatutako programa zaharren erakusketa egin dute Goizuetako labaderoan, ostiralean eta karunbat arratsaldean. Ostiral gauean kontzertu akustikoa eskaini zuen Inun abeslariak. Larunbatean 19:00etan ‘Paperezko gizon-emakumeak’ ipuin kontaketa eskaini zuen Maider Garin Bakerok. Argazkiak: Felix Loiarte

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Belateko eta Almandozko tuneletako lanak erritmo egokian doazela jakinarazi du Gobernuak

  Gizartea  Baztan

Belateko eta Almandozko tuneletako lanak erritmo egokian doazela jakinarazi du Gobernuak

Belatekoan, langileak 24 orduz aritu dira astelehenetik larunbatera, hiru txandetan

Belateko eta Almandozeko tuneletan segurtasuna egokitzeko eta hobetzeko lanak aurreikusitako epeen arabera burutzen ari dira, eta ibilgailuentzat datozen udazkenean irekitzea espero da, joan den ortziralean Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik azaldu duenez, azpiegitura horiek ikusteko egindako bisitaren ondotik. 

Jose Javier Zubillaga zena gogoratu dute Urdazubiko XI. Burniaren Egunean

  Gizartea  Xareta  Urdazubi

Jose Javier Zubillaga zena gogoratu dute Urdazubiko XI. Burniaren Egunean

Bizkaiko burdina monastegira ekartzen zuteneko antzezpena egin zuten berriz ere, eguzkipean aurtengoan

Urdazubiko Burdinaren Eguna eguzkipean ospatu zuten agorrilaren 11n. Hamekagarren edizio honek gaiarekin lotutako jarduera egitarau zabala izan zuen. Bertzeak bertze, burdin minerala idi-gurdietan garraiatzen zeneko ibilbidea antzeztu zen. Axular baserritik Urdazubira, idiek tiratutako gurdi batean zetorren burdin mineralaren segizioa plazara ailegatu eta han itxi zuten tratua Bizkaiko benakeroek eta Salbatore monastegiko abadeak, duela mende batzuk egiten zuten moduan. Hainbat urtez olagizon lanean aritutako Jose Javier Zubillaga zena gogoratu zuten eta Santi Villares alkateak oroigarria eman zion bere anaiari.

Atutxa II.a eta Txikia II.a nagusitu dira Sunbillako XVII. Ramon Latasa Sarian

  Kirola  Malerreka  Sunbilla

Atutxa II.a eta Txikia II.a nagusitu dira Sunbillako XVII. Ramon Latasa Sarian

Aizkolari beteranoen arteko lehia ikusgarrian, Arrospidek eta Arria II.ak irabazi zieten Mindegia eta Astibirari

Aitzol Atutxa II.a eta Julen Alberdi Txikia II.a nagusitu ziren abuztuaren 11n Sunbillan, Ramon Latasa zenaren omenez hamazazpigarren urtez antolatutako aizkora sarian. Irabazleek 28 minutu eta 42 segundo behar izan zituzten hamar kanaerdikoak eta sei 60 ontzakoak mozteko.

Ramon Latasa Saria 2018

  Kirola  Malerreka  Sunbilla

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Astearte arratsaldeko suziriarekin abiatuko dira Aresoko festak

  Gizartea  Leitzaldea  Areso

Astearte arratsaldeko suziriarekin abiatuko dira Aresoko festak

Aurretik umeek merienda izanen dute plaza neta azken eguna, zikiro-jata eginen dute, Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolariekin

Areson ere festetarako prest daude. Abuztuaren 14an, astearte arratsaldeko 6etan botako dute txupinazoa, aurretik umeei merienda eman eta gero. Bost eguneko festa dotoreak prest dituzte. Larunbatean, zikiro-jatea izanen dute Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolariekin eta afaltzeko, barrikotea hirugiharra eta txistorrarekin.

Herri-afariarekin abiatuko dira Ezkurrako festak

  Gizartea  Malerreka  Ezkurra

Herri-afariarekin abiatuko dira Ezkurrako festak

Amabirjin egunean aizkora apustua eta bizikleta ikuskizuna izanen dute eta ostiralean, Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketako finala

Abuztuaren 14an, astearte gauean eginen duten herri-afariarekin abiatuko dira Ezkurrako festak. Amabirjin egunerako, bizikleta ikuskizuna eta aizkora apustua ianen dute, ostegunean batukada, ostiralean Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketa nagusiaren final aeta larunbatea, herri-bazkaria eta mariatxiak.

Arbola altxatzearekin eta joaldunekin abiatuko dira Zubietako festak astearte gauerdian

  Gizartea  Malerreka  Zubieta

Arbola altxatzearekin eta joaldunekin abiatuko dira Zubietako festak astearte gauerdian

Aurretik, pala txapelketaren finala, trikitilariak eta txistulariak eta zopa handiak izanen dituzte

Zubietako festetan ez da txupinazorik izaten. Horren ordez, astearte gauerdian arbola altxatzea eginen dute eta joaldunak aterako dira. Aurretik, pala txapelketako finala ikusteko, txistulari eta trikitilarien doinuak aditzeko eta zopa handiak dastatzeko aukera izanen dute. Ondotik, bost eguneko festa dotoreak izanen dituzte, igande goizaldean arbola bota bitarte.

Auzolan taldeak bota du Sunbillako Santiburtzio bestetako txupinazoa

  Gizartea  Malerreka  Sunbilla

Auzolan taldeak bota du Sunbillako Santiburtzio bestetako txupinazoa

Lehen suziria baino lehen frontenis txapelketako finalak jokatu zituzten eta ondotik asteburu bikaina izan dute

Joan den ortziralean, arratseko 8etan, Santiburtzio bestetako altxaferoa bota zuten. Aurtengoan Auzolan taldeak bota zuen. Kide bakoitzari herriko alkateak, Ametsek herriko zapia jarri zion. Ondoren Luis Manterolak lehen suziria bota zuen eta segidan bere taldekideek baita aurtengo kartel lehiaketan irabazi duten Kristina Elizondo eta Jon Ibarrak ere.

 

 

Herri-kirol saioarekin abiatuko dira Donamariako bestak

  Gizartea  Malerreka  Donamaria

Herri-kirol saioarekin abiatuko dira Donamariako bestak

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

Inguruko hainbat herritan bezala, abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Donamariako bestak ere. Astearte arratsaldeko 8etan botako den txupinazoa baino lehen herri-kirol saioa eskainiko dute herritarrek, lehenik haurrek eta gero gazteek. Larunbateko herri-bazkarirako txartelak 30 eurotan salgai daude ortzeguna bitarte eta hortik aitzinera, 5 euro gehiago gostako da. Sustrai Kolina eta Agin Laburu bertsolariak ariko dira kantari bazkari horretan.

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Etxalarko Andremari bestak

  Gizartea  Bortziriak  Etxalar

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Etxalarko Andremari bestak

Astearte arratseko 8etan botako den txupinazoa baino lehen IV. Asterketa herrikoia, merienda eta presoen aldeko agerraldi isila eginen dute

Etxalarren ere abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Andremari bestak. Halere, asteartean 20:00etan botako duten lehen suziria baino lehen, IV. Lasterketa herrikoia, merdienda eta ‘Euskal Presoak Euskal Herrirat’ agerraldi isila eginen dute. Ondotik, bortz eguneko besta bikainak izanne dituzte, larunbatean herriz herri txapelketako lehen jardunaldiarekin eta, nola ez, Asauarekin borobilduko dituztenak.

Zugarramurdiko bestak larunbateko zikiro-jatearekin borobilduko dituzte

  Gizartea  Xareta  Zugarramurdi

Zugarramurdiko bestak larunbateko zikiro-jatearekin borobilduko dituzte

Abuztuaren 14tik 18ra hainbat ospakizun prestatu dituzte 

Abuztuaren 14tik 18ra hainbat ekitaldi prestatu dituzte Zugarramurdin, bestak ospatzeko. Astearte goizeko 10etan besta hasierako suziria eta eskea eginen dute eta hondar egunean, zikiro-jateak hartuko du protagonismoa. Bien bitartean, hainbat ospakizun izanen dira.

Oronoz-Mugairiko bestak abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

  Gizartea  Baztan  Oronoz-Mugairi

Oronoz-Mugairiko bestak abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

Astearte goizean mendi irteera eta arratsean txupinazoa botako dute 

Oronoz-Mugairin ere abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte herriko bestak. Asteartean 20:00etan botako duten txupinazoa baino lehen, goizean mendi-irteera eginen dute. Ondotik, bortz eguneko bestajk izanen dituzte, larunbateko herri-bazkariarekin, grand prixarekin eta kalejirarekin bukatuko direnak.