Launakako txapelketa bukatuko da honela eta hamar talde ariko dira lehian, tartean Beti Gazte
Beti Gaztek Nafarroako txapel guziak irabazi ondotik, Euskal Herriko launakakoan txapeldunorde izan da mistoan eta txapeldun emakumeetan. Gizonezkoen azken txapelarekin borobildu nahi dute urtea, Euskal Herriko txapelketa nagusiari ekin aitzinetik.