Urte berezia izan da aurtengoa Baztan Futbol Taldearendako, izan ere, 100. urteurrena ospatu baitu elkarteak. Halabeharrez, Maria Txibite Nafarroako Lehendakariak 100 urte luze horien erakusleiho, ohorezko aipamena aitortu zion atzo 2025eko Kirol Merezimenduaren Dominak emateko antolaturiko ekitaldian.
Atzokoan, urrezko domina bakarra banatu zuten eta Javier Urriza Torres pilotariari eman zioten; 18 urteko ibilbidean 30 txapelketa irabazi ondotik, erremontearen nazioarteko erreferente nagusi bilakatu izana goraipatuta. Gehiago ere bai: zilarrezko 16 domina banatu zituzten eta 5 kirol entitateri aitortza berezia egin zieten. Hala, Baztan Kirol Taldea kirol entitate nabarmenduetarikoa izan zen eta Txema Garaikoetxea, Baztan Kirol Taldeko presidentea, han izan zen mendeurrenaren bueltan gobernuak emandako pieza biltzen.