Xak musika taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean Elbeteko Zapatilleran

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 18a

Paxkal Irigoien, Xak taldeko kidea.

Garaziko Xak taldea maiatzean plazaratutako diskoa aurkeztera etorriko da Elbeteko Zapatillerarat, larunbat honetan, 18:00etan. 

Xak musika taldea, Paxkal Irigoien musikariak hasitako proiektutik sortua da eta pop-folk estiloa jorratzen du.

Bertzetik, Zapatillera lagun kanpaina martxan dagoela oroitarazi dute Zapatillerako kideek eta lagun bilakatuz gero, urtean 30 euroren truke, kontzertu zein ekitalde guzietaz debalde disfrutatu daitekeela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun