Musika taldeen kalejirak eguerdian
Igande eguerdian, berriz, eguberrietako kalejira eginen dute Lesakako musika taldeek. Igandean 12:00etan abiatuko dira plazatik txistulariak, Lesakako musika banda, trikitilariak, soinulariak eta abesbatza.
Olentzeroa egiten ikasten
Igande arratsaldean, berriz, Olentzeroz-Olentzero izenburupean, Lesakako Gaztik taldeko kideek lehiaketarako olentzeroa nola egiten duten erakutsiko diete ttikienei plazan. 16:30ean Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurren txanda izanen da eta 18:30ean DBHko ikasleena. Gogoratu behar da olentzero eguneko argazki zaharren erakusketa ere zabalik dela Harriondoan abenduaren 23ra arte.