Pontx pailazoarekin bisita berezia izanen dute Sarako lezeetan abenduaren 22an

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 18a

Pontx pailazoaren eskutik bisita berezia izanen dute astelehen goizean eta arratsaldean Sarako lezeetan.

Pontx pailazoaren eskutik bisita berezia eskainiko dute abenduaren 22an Sarako lezeetan. Astelehenean, 10:30ean eta 16:00etan eginen ditu bisitak euskaraz eta erreserba egitea beharrezkoa da, leku mugatuak izanen direlako. Umore onarekin eta sinpletasunarekin, Pontx pailazoak lezearen aurkikuntzez eta sorpresaz betetako esplorazio ludiko batera eramanen ditu bisitariak. Bisitaren ondotik krakada ere emanen dute, Pontxen konpainian.

Ez da ikuskizun bat, lezearen bisita gidatu bat baizik, ikuspegi berezi, irringarri eta pedagogiko batekin. Proposamen berezi hau Pontx pailazoak sortu du, Euskal Hirigune Elkargoaren laguntzarekin.

 

Aurkezpena

Bisita klasikoa hasteko zegoen, baina gidaria ez da agertu… Zorionez, Pontx pailazoa hor da, eta leizeak ongi ezagutzen ditu, bere etxea balitz bezala! Beti irria pizteko prest, Pontxek handiak eta ttikiak eramanen ditu Lezearen bihotzera, abentura alai eta erakargarri batean!

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun