Bruno Le Maireren bigarren etxebizitzaren aitzinean aberatsak zergapetzea galdetu dute Bizi!k eta Aldak Senperen

Ttipi-Ttapa api 26, 14:00 Xareta   Senpere

Maiatzaren 1ean aldarrikapen berarekin Baionan eginen den manifestazioan parte hartzera deitu dute

Bizi! eta Alda mugimenduetako 15 militantek ekintza sinboliko bat burutu zuten apirilaren 25ean Bruno Le Maireren bigarren etxearen aitzinean, Senperen. Frantziako Ekonomia eta Finantza ministroak iragarri atzerapauso sozial berriak  eta azken honek «Ongizate Estatua» desegiteko adierazi duen nahia salatu dituzte. Aberatsak zergapetzeko deia egin dute, eta maiatzaren 1ean, asteazkenarekin, Baionan, lelo horren gibeletik saldoan  manifestatzeko deia ere.

Irakurri proiektuko hamaika eolikoak Eratsungo eta Ezkurrako lurretan paratu nahi ditu Zelena enpresak
Zentral eolikoak eskualdean

Ttipi-Ttapa api 26, 13:00

Azkua proiektuarekin egin bezala, Zelena Renovable enpresak Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuan aurkeztu duen 152. orrialdeko hasierako txostenetik hainbat datu atera ditu TTIPI-TTAPAk. Hasierako txosten honetan proiektuak ingurumenean izanen lituzkeen eraginak aipatu ditu enpresak, baina ez ditu sakon aztertu; hori heldu den faseetan landu beharrekoa izanen litzateke.