Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia, martxoaren 31tik apirilaren 10era eginen da, Amurriotik Donostiara.
Arantzan ere Korrika Ttiki jendetsua egin dute

Ttipi-Ttapa 2022 api 11 Bortziriak   Arantza

Gazteek, eskolako lagunek, Ekaitza Elkartekoek, guraso elkartekoek, Zahar Txokokoek, udalekoek eta Pelle Ttikikoek eskuz esku ibili zuten joan den ortziralean Korrika Ttikiko lekukoa Arantzan. Ibilbideari plazan eman zioten akabaila eta han aurtengo Korrikako dantza dantzatu ondotik, talde bakoitzak bere mezua leitu zuen. Arratsaldea borobiltzeko merienda banatu zuten.