22. Korrika

Bihar goizean baztandarrek hartuko dute Korrikaren lekukoa

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 4a, 15:00

2019ko Korrikan Baztanen hartutako irudia.

Elurrari, kazkabarrari, euriari eta hotzari kontra eginez, joan den ortzegunean, martxoaren 31n, Amurrion abiatu zenetik, milaka eta milaka herritarren babesa izaten ari da 22. Korrika. Seigarren eguna izanen du bihar euskararen aldeko lasterketa erraldoiak eta lekukoa Baztanen izanen da. Ikusi hemen ibilbidea eta lekukoa eskuz esku nork ibiliko duen. Korrika zuzenean jarraitzeko aukera izanen da ERRAN.EUSen.

Bihar, apirilaren 5ean, goizaldean, 05:00 aldera Izpegin hartuko dute baztandarrek lekukoa, Baztango Gazte Asanbladako kideek, zehazki. Hortik aitzinera, 09:15 aldera arte Baztango lurretan ibiliko da, Baztango jubilatu mendizaleek Almandozen lekukoa utziko duten arte. Handik Ultzama alderako bidea hartuko du Korrikak.

Ortziraletik larunbaterako gauerdian itzuliko da berriz Korrika eskualdera. Informazio gehiago ondoko egunetan jakinaraziko du TTIPI-TTAPAk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun