22. Korrika

Korrika Ttikia egin dute Legasan ere

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 11a, 13:30
Legasako eskolako ikasleak Korrika Ttikian

Aurten Korrika Legasatik pasa ez bada ere, herriko haurrek Korrikaren alde lasterka egin zuten ortziralean Korrika Ttikian. Gelaka herriko gune ezberdinetan kokatu ziren, eta herriari itzulia eman ondotik, ibilbidea plazan bukatu zuten. Bertan aperitibo goxo batekin eman zioten bukaera Korrika Ttikiari. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun