Gazteek, eskolako lagunek, Ekaitza Elkartekoek, guraso elkartekoek, Zahar Txokokoek, udalekoek eta Pelle Ttikikoek eskuz esku ibili zuten joan den ortziralean Korrika Ttikiko lekukoa Arantzan. Ibilbideari plazan eman zioten akabaila eta han aurtengo Korrikako dantza dantzatu ondotik, talde bakoitzak bere mezua leitu zuen. Arratsaldea borobiltzeko merienda banatu zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.