22. Korrika

Berako aniztasun funtzionaleko gelek Korrikan parte hartu dute

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 6a, 20:00

Nafarroako D ereduko gela alternatiboek bat egin dute Korrikarekin, haien artean Ricardo Baroja eskolako eta Toki Ona institutuko ikasle, irakasle eta familiek

Sudur gorriak jantzita Nafarroako hainbat familia, ikasle zein profesional Azantzan izan ziren atzo, Korrikako 1291. kilometroko lekukoa eramateko. Berako Ricardo Baroja ikastetxeko eta Toki Ona institutuko ikasleak bertan izan ziren, baita Etxarri Aranatzeko Andra Mari ikastola, Iruñeko Hegoalde ikastetxea, Iturrama institutua eta Sarrigurengo institutua ere. «Giro bikaina» izan zuten eta «gogotsu» bete zuten haien kilometroa, aniztasun funtzionalako euskal gelei ikusgarritasuna ematearen alde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun