Baztan-Bidasoa Turismoak «bat egin du euskararen, gure hizkuntzaren, gure kulturaren eta gure izaeraren aldeko lasterketarekin. “Hitzekin” eta ekintzekin, Korrikarekin bat, euskara suspertuz, euskara solastatuz, horixe baita hizkuntza bat bizirik irauteko bide bakarra».
Baztan-Bidasoa Turismoak Korrikarekin bat egin du eta beraiekin korrika egiteko gonbita luzatu dute. Hitzordua: apirilaren 9an, larunbata, 02:48an, Malerrekan, Korrikaren 2201. kilometroan.
Amurriotik Donostiara, martxoaren 31tik apirilaren 14ra, 2180 kilometro eginen ditu Korrikak. 22. edizioa da aurtengoa eta berriz ere, inoiz gelditu gabe, adin eta egoera guztietako ehunka mila lagun bilduko ditu 15 egunetan zehar.