22. Korrika

Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango eskoletako Korrikaren kilometroarekin bat egiteko deia egin dute

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 3a, 11:00

1.183 kilometroan eta 1.201 kilometroan hartuko dute lekukoa.

Atzo hasi zen Korrika Amurrion, eta apirilaren 10a bitartean herriz herri ibiliko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Eskualdera astearte goizaldean iritsiko da, Baigorritik Erratzura 05:55ean. Kilometro parrasta eginen ditu asteartean eskualdean, tartean Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskoletakoak.

Lehenengoz 1.183 kilometroan hartuko dute lekukoa, 06:02ak aldean, Arizkungo Iriarteko bordaren inguruan dagoen 2. kilometroaren seinalean, malda beheiti. Ondotik, 1.201 kilometroan ere hartuko dute lekukoa, Aniz eta Berroeta artean, Anizeko herritik 200 metrotara. 

Bi kilometro horietan parte hartzeko deia egin dute eta hainbat gomendio ere luzatu dituzte: laster egin baino lehen beroketak egitea, furgoneten aholkuei kasu egitea, autoekin kasu ibiltzea, eta batez ere ongi pasatzea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun