22. Korrika

Korrikaren bueltan hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 6a, 16:00

2019an Iturenen joaldunek hartu zuten Korrikaren lekukoa.

Bigarren aldiz ailegatuko da Korrika eskualdera Leitzatik eta Malerreka, Bortziriak eta Xaretan barrena pasako ditu egunaren lehenbiziko orduak. Korrika ailegatzen denerako hainbat jarduera antolatu dituzte han eta hemen. 

Osteguna, apirilaren7a

  • Zubieta: Bertso Korrika eginen dute Malerrekako bertso eskolako kideek 18:30ean hasita, Zubietako Herriko Ostatuan. Ondotik, merienda izanen dute. 

Ostirala, apirilaren 8a

  • Leitza: Korrika pesta antolatu dute Atekabeltz gaztetxean. 20:00etan pintxo-potea izanen dute, 21:30ean musika eta bideo herrimemberra eta 23:30ean beroketa kolektiboa eginen dute Korrika Leitzara 00:35ean ailegatu baino lehen. 
  • Zubieta: Iñaki Perurenak Harria, maitasun istorioa bakarrizketa eta erakustaldia aurkeztuko du estalpean 19:30ean. Korrika larunbateko 02:54 aldera herrira ailegatu baino lehen, gazteek afaria eginen dute. 
  • Doneztebe: 19:00etan hasita bertso-triki poteoa eginen dute Santa Luzia plazatik hasita. Iker eta Egoitz Gorosterrazu bertsolariak ariko dira kantuan, eta Maider eta Olaia musika jotzen. 19:15ean hasita Burrun-taloak eskainiko dituzte Herrigunean. 03:30ean ailegatuko da Korrika Doneztebera. 
  • Sunbilla: Ulibeltzak elkartean afaria izanen dute, eta ondotik euskarari buruzko Egunean Behin jolasa eginen dute. Korrika herrira  04:00etan ailegatu arte musika izanen dute elkartean. 
  • Etxalar:  Korrikari buruzko Uhinak dokumentala ikusgai izanen da Kultur Etxean, 19:00etan

Larunbata, apirilaren 9a

  • Bera: Gure Txokoa Elkarteak antolatuta bertso bazkaria izanen dute Saioa Alkaiza eta Ekhiñe Zapiain bertsolariekin. Ondotik, 18:00 Elektrotxufa elektrotxarangarekin poteoa herriko karriketan. 
  • Igantzi: Korrika 05:00ak aldera pasatu ondotik gosaria Biltoki elkartearen eskutik. 12:00etan triki-potea eginen dute Igantziko gazteek antolatuta, eta ondotik 14:30ean bertso bazkaria eginen dute Joanes Illarregi eta Josu Sanjurjo bertsolariekin. 
  • Sara: Korrikarekin lasterka egin ondotik, 12:00etan aperitifa alaitua eginen dute plazan, 14:00etan bazkaria eta 17:00etan Kaxkatu taldearen eskutik kontzertua.
  • Zugarramurdi: 14:ooetan zikiro jatea eginen dute Beñat Gaztelumendi eta Egoitz Zelaia bertsolariek alaiturik. Ondotik Makusai, Kamuts, Kuartz eta Goroldio taldeen kontzertuak izanen dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun