Hamaika egunez Euskal Herriko bazterrak gurutzatu ondotik, atzo bukatu zen Korrikaren 22. edizioa Donostian. Bukatu aitzinetik, ordea, larunbat goizaldean ailegatu zen gure eskualdera Basakabin barrena, eta Urdazubira arteko bidea egin zuen. Eskualdeko ehunka herritarrek egin zuten bat Korrikarekin, eta jendetza bildu zen.
Argazkiak: AEK
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.