Azken orduan aldaketak egin behar izan dituzte Doneztebetik Berarako ibilbidean, eta Doneztebe-Berrizaun (Igantziko Bentak) eta Lesakako zubitik Berara arteko zatiak Bidasoko bide berdetik eginen ditu Korrikak. Adierazi dutenez, «tarte horretan Korrika egin ahal izateko baimenak lortzeko oztopoa» izan dute, «urtarrilaren 25ean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen ebazpenak hainbat errepide erabiltzeko murrizketak eragin» dituelako.
Horrek sortuko zituen eragozpenak aintzat hartuta, «Korrika egiteko aukera lehenetsi» nahi izan dute, eta eskerrak eman nahi izan dizkiote «ezinegona sortu diogun jendeari, ulerkorrak izan direlako, eta ekimenean parte hartzen jarraituko dutelako».
Bertzetik, gaur 23:00etik aitzinera Korrika zuzenean ikusteko aukera izanen da ERRAN.EUSen.