22. Korrika

Korrika Ttikiaren ondotik kantuan eta dantzan ibili dira Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 8a, 13:30

Lesakako Irain eskola publikoko eta Tantirumairu ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek Korrika Ttikia egin dute ortzirale goizean. Mailaz maila banatuak, handienetatik ttikienetara ibilbidea osatu dute herriko karriketan barna eta plazan bukatu dute korrikaldia, animazio handiarekin. Hain zuzen, aurtengo Korrikaren kanta, 'HitzEkin' abestu eta dantzatu dute plazan. Ondotik, hamaiketakoa ere izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun