22. Korrika

Korrika Ttikiak eginen dituzte eskualdeko hainbat herritan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 7a, 10:00

Atzo Elizondon egindako Korrika Ttikia.

Larunbat goizaldean ailegatuko da berriz ere Korrika eskualdera, eta Korrika ailegatu aitzinetik, eskualdeko hainbat herritan Korrika Ttikia egitekoak dira. 

Osteguna

  • Doneztebe: 12:20ean hasita, Doneztebeko eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek hartuko dute lekukoa. Herrian barrena korrika ibili ondotik, 13:15ean bukatuko dute mezuaren irakurketarekin. 
  • Saldias: 13:30ean hasita Saldiasko herrian barrena korrika ibiliko dira. 

Ostirala

  • Leitza: 10:30ean hasita, Korrika Ttikia eginen dute Leitzako kaleetan barrena. Eskolako kideek eramango dute lekukoa eskuz esku. 
  • Areso: 12:30ean hasiko da Korrika Ttikia, eta eskolako lagunek lekukoa eskuz esku emanez ibilbidea osatuko dute herrian barrena. Gero, Korrikaren mezua irakurriko dute eta bukatzeko Korrikaren koreografia dantzatuko dute ikasleek, irakasleek, gurasoek eta herritarrek. Festarekin bat egiteko deia luzatu dute Nazabal eskolatik. 
  • Lesaka: 11:00etan Matxinbeltzenean elkartuko dira Tantirumairu ikastolako, eta Irain eskolako ikasleak Korrika Ttikiarako. Herriari buelta eman ondotik, plazan bukatuko dute. 
  • Etxalar: 12:00etan eskolatik hasi, eta plazarainoko ibilbidea eginen dute Etxalarko Korrika Ttikian. Eskolako ikasleek eramango dute lekukoa, eta eskolako familiei beraiekin bat egiteko deia luzatu diete eskolatik. 
  • Igantzi: 13:30ean Sarrolan hasi, eta eskolarainoko ibilbidea eginen du Igantziko Korrika Ttikiak. 
  • Arantza: 16:00etan hasiko da Korrika Ttikia Arantzan, eta Bidebeberritik Bolinerako bidea eginen du. Bidean, eskolako ikasleez gain gazte asanbaldako kideek, Arantzako gazteek, Ekaitza elkarteak, Guraso elkarteak, Zahar Txokok, udalak eta Pelle Ttikiko kideek eramanen dute lekukoa. Ondotik plazan Korrikako dantza dantzatu, mezua irakurri eta merienda izanen dute. 

Arantzan 2019an egindako Korrika Ttikia.

  • Ituren: Pulunpa eskolako kideek ere bat eginen dute Korrika Ttikiarekin. 12:30ean eskolatik aterata lekukoa eskuz esku korrika ibiliko dira plazan bukatu arte. Bertan lekukoak duen mezua irakurriko dute, eta elkarrekin Korrikaren abestiaren koreografia dantzatuko dute. 
  • Legasa: 12:00tan hasita, Legasako eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek ere bat eginen dute Korrika Ttikiarekin. Lekukoa eskuz esku eramango dute Legasan barrena. 
  • Narbarte: 12:30ean eskolan hasita 
  • Sunbilla: 17:00etan txokolatada izanen dute Ulibeltzak elkartean eta ondotik Korrika Ttikia eginen dute plazaraino. 18:30ean Txan Magoaren ikuskizuna izanen da udaleko ganbaran. 

Larunbata

  • Goizueta: Larunbat goizaldean Korrikan parte hartu ondotik, arratsaldean 16:00etan eginen dute Korrika Ttikia Goizuetan. 

Elizondon atzo

Elizondon, aldiz, atzo egin zuten Korrika Ttikia. Herriari itzulia eman, eta lekukoa eskuz esku ibili ondotik plazan mezua irakurri eta Korrikaren dantza dantzatu zuten. 

Atzo Elizondon egindako Korrika Ttikia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun