Otsailaren 6an eta 7an izan zituzten inauteak Arraiozen. Ortziralean baserrietan ibili ziren gazteak eta herriko haurrek inaute eguna ospatu zuten eskolan. Larunbatean, aldiz, etxez etxeko itzulia herritik barna izan zen, eta eguna akitzeko afaria egin genuen herriko batzartegian!
Argazkiak eta testua: Nerea Mortalena
ots 03 Mendialdea
Urtarrilaren 28an, Lurraren Berotzearen Aurkako Ekintzaren Munduko Egunean, egin dute publiko Stop Fosilak ekimena. Stop Fosilak klima larrialdiaren testuinguruan erregai fosiletatik berriztagarrietara trantsizioa bultzatu nahi duen ingurumen elkartea da eta taldea aurkeztearekin bat, erreferentziazko zenbait pertsonek sinaturiko manifestua, Bizitzaren alde, Stop Fosilak izenburua duena ere argitara eman dute. «Trantsizio energetikoaren gaiari gure ekarpena egin nahi diogu» adierazi dute Stop Fosilak ekimeneko kideek, tartean Gorka Laurnaga elizondoarrak eta Lorea Flores lesakarrak.