Ortziralean 18:00etan hasiko da herri liburutegian Alexia Papantchev-en emanaldia Hilabeteko kultur eskaintza borobiltzeko, martxoaren 29an, ortziralean 18:00etan Alexia Papantchev ipuin-kontalaria izanen da Berako herri liburutegian. The wizard of colors/Koloreen magoa, 5 eta 10 urte bitarteko haurrentzako emanaldia izanen da eta, bitxikeria moduan, ingelesez eskainiko du. Sarrera doan izanen da.
Ortziralean 18:00etan udaletxeko pleno aretoan Lesakako Sanferminak antolatzen hasteko lehen batzorde irekia eginen dute martxoaren 29an, ortziralean 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. Gogoratu behar da bestetako programaren azalaren eta kartelaren lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dagoela apirilaren 12ra arte.
Oskar Alegria zuzendaria bertan izanen da 21. Korrika Kulturalaren baitan, hitzordua egin dute martxoaren 29an, Zugarramurdiko Sorginen museoan. 19:30etik aitzinera, Oskar Alegria zuzendariaren Emak bakia baita dokumentala ikusi eta segidan, zuzendaria bertan delarik, solasaldia eginen dute.
Ortziralean 20:00etan eginen duten batzarrean bertze gai batzuk ere landuko dituzte Elizondoko herriak batzarrea deitu du martxoaren 29an, ortziralean 20:00etan Elizondoko Herriko Etxean. Landuko dituzten gaien artean, Maria Azpilkueta zonaldeko trafiko erregulazio berriaren aurkezpena eta, hala balitz, bere onarpena dago.
Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.
Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik, martxoko larunbatetan eginen dute Ikasi dron bat egiten ikastaroa antolatu dute Berako Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, 16 urtetik goitikoei zuzendua. Martxoaren 9, 16, 23 eta 30ean eskainiko du Andres Abrego Arlegik Beralandetan, 09:00etatik 14:00etara (denera 20 orduko ikastaroa). Izen-ematea martxoaren 1a arte egin daiteke (10 euro), 948 012 012 telefonora deituta, astelehenetik ortziralera 08:00etatik 19:00etara.
Lanak apirilaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dira eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak Lesakako Udalak, 2019ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 12ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Herriko 6 eta 12 urte arteko ikasleek ilustrazio eta ipuin lehiaketan parte hartzen ahal dute Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketaren hogeita hamaseigarren edizioa antolatu du Lesakako Tantirumairu ikastolak, Lesakako Udalaren laguntzaz, 6 eta 12 urte bitarteko herriko ikasleei zuzendua.
Martxoaren 26an eta apirilaren 2an eskainiko dituzte Arizkunenean Cederna-Garalur erakundeak bi ikastaro antolatu ditu Elizondoko Arizkunenean Ogasunarekiko betebeharretan zuzen ibiltzeko. Martxoaren 26an, asteartean 10:00etatik 14:00etara ‘Ogasunarekin zuzen ibiltzeko zure paperak antolatu’ ikastaroa eskainiko dute eta apirilaren 2an, asteartean 10:00etatik 12:30era, ‘Ogasunarekin tramiteak online nola egin Ziurtagiri Digtalarekin eta fakturen diseinua’ ikastaroa.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Torrean ikusi ahal izanen da. Emakume nekazariak ardatz dituen argazki-erakusketa ikusgai dago Leitzako Torrean. Eskubideak eta errealitatea argazkitan izoztuta biltzen dituen erakusketaren lehenengo zatia maiatzaren 5a, igandea, arte ikusi ahal izanen da.
Azken igandean artisau feriaren eta gazta lehiaketaren hamabigarren edizioa eginen dute Ekitaldiz gainezka dator aurten ere Asteburu Kulturala, hilabeteko azken igandekoferiarekin borobilduko dena.