Haurrentzako ipuin-kontalaria ingelesez ariko da martxoaren 29an Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 27a, 08:15
Alexia Papantchevek ingelesez eskainiko du emanaldia.

Ortziralean 18:00etan hasiko da herri liburutegian Alexia Papantchev-en emanaldia

Hilabeteko kultur eskaintza borobiltzeko, martxoaren 29an, ortziralean 18:00etan Alexia Papantchev ipuin-kontalaria izanen da Berako herri liburutegian. The wizard of colors/Koloreen magoa, 5 eta 10 urte bitarteko haurrentzako emanaldia izanen da eta, bitxikeria moduan, ingelesez eskainiko du. Sarrera doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun