'Emak bakia baita' filmaren emanaldia eta solasaldia izanen dituzte ortziralean Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 27a, 13:00
Man Ray artista amerikarrak egindako 'Emak bakia' filmean agertzen den etxebizitzaren bilaketa da dokumentalaren ardatza.

Oskar Alegria zuzendaria bertan izanen da

21. Korrika Kulturalaren baitan, hitzordua egin dute martxoaren 29an, Zugarramurdiko Sorginen museoan. 19:30etik aitzinera, Oskar Alegria zuzendariaren Emak bakia baita dokumentala ikusi eta segidan, zuzendaria bertan delarik, solasaldia eginen dute.

Oskar Alegriaren Emak Bakia baita dokumentalak Man Ray artista amerikarrak 1926. urtean egin zuen Emak Bakia film esperimentala dauka oinarrian. Zuzendariak laburbiltzen duenez, “sinopsia egitea oso erraza da: pertsona bat etxe baten bila doa, eta bidaia hori kontatzen da”. Hain zuzen ere,  filmaketaren gune nagusia izan zen etxeari zor dio izena Rayren lanak, eta horren bila abiatu ziren Alegria eta bere taldea. Bilaketa horren dokumentatzean oinarritu du zuzendariak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun