Asteazkena, apirilak 24

08:00

San Fermin elkartea Pradejonera

Lesakako San Fermin elkartea, Bortziriak Lesaka | Irteera

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Pradejón herrira (Errioxa) bidaia antolatu du apirilaren 24an, Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Txartelak 30 eurotan (35 euro bazkide ez direnek) erosteko azken eguna apirilaren 20a izanen da, jubilatuen ostatuan.

San Fermin elkartea Pradejonera Lesakako San Fermin elkartea

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Pradejón herrira (Errioxa) bidaia antolatu du apirilaren 24an, Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Txartelak 30 eurotan (35 euro bazkide ez direnek) erosteko azken eguna apirilaren 20a izanen da, jubilatuen ostatuan.

16:30

Erosterakoan etiketak irakurtzen ikasteko solasaldia

Larraburua Elkartea, Etxalar | Hitzaldia

Erosterakoan etiketak irakurtzen ikasi solasaldia emanen du Ixiar Anduezak apirilaren 24an, asteazkenean 16:30ean Etxalarko Larraburua elkartean. Solasaldian etiketak aztertzearen garrantzia, etiketa batean zer begiratu behar den edo… azukrea, koipea eta gatza nola zehazten diren azalduko du Anduezak.

Erosterakoan etiketak irakurtzen ikasteko solasaldia Larraburua Elkartea

Erosterakoan etiketak irakurtzen ikasi solasaldia emanen du Ixiar Anduezak apirilaren 24an, asteazkenean 16:30ean Etxalarko Larraburua elkartean. Solasaldian etiketak aztertzearen garrantzia, etiketa batean zer begiratu behar den edo… azukrea, koipea eta gatza nola zehazten diren azalduko du Anduezak.

17:30

'Musika kalean' kontzertua emanen dute Berako Isidoro Fagoaga musika eskolako ikasleek

Toki Ona institutuko estalpea, Bortziriak Bera | Kontzertuak

Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek kontzertua emanen dute asteazkenean Beran. 'Kalean musika' izena paratu diote emanaldiari eta Toki Ona institutuko estalpean emanen dute 17:30ean.

'Musika kalean' kontzertua emanen dute Berako Isidoro Fagoaga musika eskolako ikasleek Toki Ona institutuko estalpea

Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek kontzertua emanen dute asteazkenean Beran. 'Kalean musika' izena paratu diote emanaldiari eta Toki Ona institutuko estalpean emanen dute 17:30ean.

18:00

Arantxa Urretabizkaia idazlearekin solasaldia Arantzan

Arantzako liburutegian, Bortziriak Arantza | Hitzaldia

Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen ekimenez, Literatura Geraldia eginen dute aste honetan Arantzan. Arantxa Urretabizkaia idazlea gonbidatu dute eta Azken etxea bere nobelari buruz ariko dira. Arantzako irakurle taldearekin batera antolatu dute saioa eta apirilaren 24an, asteazkenean, 18:00etan izanen da liburutegian.

Arantxa Urretabizkaia idazlearekin solasaldia Arantzan Arantzako liburutegian

Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen ekimenez, Literatura Geraldia eginen dute aste honetan Arantzan. Arantxa Urretabizkaia idazlea gonbidatu dute eta Azken etxea bere nobelari buruz ariko dira. Arantzako irakurle taldearekin batera antolatu dute saioa eta apirilaren 24an, asteazkenean, 18:00etan izanen da liburutegian.

18:30

Arkanbele kantak

Leitzako liburutegian, Leitzaldea Leitza

Literatura geraldiak egitasmoaren baitan, emanaldi berezia izanen da apirilaren 24an Leitzan. Mikel Taberna, Joseba Irazoki eta Oier Fuentesek errezitaldia eskainiko dute liburutegian 18:30etik aurrera. Liburuaren Nazioarteko Egunaren biharamunean goxatua hartzeko aukera izanen dute literatur zaleek.

Arkanbele kantak Leitzako liburutegian

Literatura geraldiak egitasmoaren baitan, emanaldi berezia izanen da apirilaren 24an Leitzan. Mikel Taberna, Joseba Irazoki eta Oier Fuentesek errezitaldia eskainiko dute liburutegian 18:30etik aurrera. Liburuaren Nazioarteko Egunaren biharamunean goxatua hartzeko aukera izanen dute literatur zaleek.

19:00

Mendi Batzordearen bilera irekia

Berako Herriko Etxea, Bortziriak Bera | Bilerak

Gaur iluntzean Mendi Batzorde irekiaren bilera eginen dute Herriko Etxean. Batzordea interesa duen herritar denei irekia dago. Honako gaiak landuko dituzte: larunbat honetako azienda feria, Meagiatik gora dagoen iturria, mendiko bizikleten kontuak, Europako funtsen bidez sustatuko landaketak eta herritarrek proposaturiko gaiak. 19:00etan paratu dute hitzordua.

Mendi Batzordearen bilera irekia Berako Herriko Etxea

Gaur iluntzean Mendi Batzorde irekiaren bilera eginen dute Herriko Etxean. Batzordea interesa duen herritar denei irekia dago. Honako gaiak landuko dituzte: larunbat honetako azienda feria, Meagiatik gora dagoen iturria, mendiko bizikleten kontuak, Europako funtsen bidez sustatuko landaketak eta herritarrek proposaturiko gaiak. 19:00etan paratu dute hitzordua.

09:29
20:00

Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Lehiaketak

Lehen Hezkuntzako ikasleek herriari buruzko galderei erantzun behar diote eta apirilaren 26a baino lehen aurkeztu

Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketa Beti Gazte elkartea

Lehen Hezkuntzako ikasleek herriari buruzko galderei erantzun behar diote eta apirilaren 26a baino lehen aurkeztu

16:00
13:00

Nieva ceniza

Iturengo Herriko Etxea, Ituren | Erakusketak

Apirilaren 20tik maiatzaren 5era arte, Ivan Benitezek osatutako Nieva ceniza erakusketa ikusteko aukera izanen da Iturengo Herriko Etxeko ganbaran. Benitezek hitzak eta argazkiak erabiliz, ahanzturaren kontrako kronikak osatu nahi izan ditu. 1998 eta 2022 artean Sudan, Nikaragua, Israel, Etiopia, Mali, Kamerun, India, Guatemala, Kolonbia, Honduras eta Mexikon aritu zen lanean eta hango herritarren egunerokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Errealitate gordina: gosea, emakumeek jasatzen duten tratua, haurren egoera zaila... horiek guztiak bildu ditu erakusketan.

Nieva ceniza Iturengo Herriko Etxea

'Nieva Ceniza' argazki erakusketa Iturenen

Iturengo Herriko Etxea, Ituren | Erakusketak

Ivan Benitezen 'Nieva ceniza' argazki erakusketaren inaugurazioan duela hamabortz urte erahildako herriko emakumea omendu zuten

'Nieva Ceniza' argazki erakusketa Iturenen Iturengo Herriko Etxea

Ivan Benitezen 'Nieva ceniza' argazki erakusketaren inaugurazioan duela hamabortz urte erahildako herriko emakumea omendu zuten

12:54
13:00

Lesakako sanferminetako kartel eta programaren azal lehiaketak

Lesakako udaletxea, Bortziriak Lesaka | Lehiaketak

2024ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea maiatzaren 17ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.

Lesakako sanferminetako kartel eta programaren azal lehiaketak Lesakako udaletxea

2024ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea maiatzaren 17ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»