Lesakako San Fermin elkarteak Pradejonera bidaia antolatu du apirilaren 24an

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 12a, 18:30
Pradejonera (Errioxa) bisita eginen dute apirilaren 24an Lesakako jubilatuek.

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Pradejón herrira (Errioxa) bidaia antolatu du apirilaren 24an, Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Txartelak 30 eurotan (35 euro bazkide ez direnek) erosteko azken eguna apirilaren 20a izanen da, jubilatuen ostatuan.

Asteazkenean 08:00etan abiatuko dira Lesakatik eta Pradejonen hamaiketakoa eta txanpinoi fabrika batera bisita eginen dute. Gero, Calahorra bisitatuko dute eta 14:30ean bazkaria izanen dute Venecia jatetxean. Menuan ilar gorriak sakramentuekin, salda, entsalada, pikillo piperrak, bakailao solomoa bizkaitar erara, tarta eta izozkia izanen dute, dena ardo beltzarekin eta gorriarekin, kafearekin, xanpaina eta txupitoarekin bustia. Ondotik, dantzaldia eta bingoa izanen dute, berriz ere Lesakara bueltatu aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun