Literatura Geraldiaren helburua euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea da, baita herritarren euskarazko kultur kontsumoa eta euskal liburugintza indartzea ere. Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak antolatu dute programa hirugarren urtez segidan eta hamabi saio antolatu dituzte. Horietako bat izanen da Arantzakoa. Eta egun berean, Arkanbele kantak liburuan oinarritutako errezitaldia izanen dute Leitzan Mikel Tabernarekin, Joseba Irazokirekin eta Oier Fuentesekin, 18:30ean. Apirilaren 26an, berriz, Beñat Sarasolarekin Literatura euskaraz gaur egun izeneko solasaldia eginen dute Lesakan 18:30ean.