Berako Matzada futbol zelaia benjamin mailako futbolarien bilgune bihurtuko da maiatzaren 1ean, asteazkena. Herriko Gure Txokoa elkarteak torneoa antolatu du eta Gure Txokoako bi talde, Beti Gazteko talde bat, Baztango bi talde, eta Realeko, Arnedoko, Alfaroko eta Calahorrako talde bana ariko dira.
Igantziko Herri Kirol Taldeak antolatuta, bihar goizean, maiatzaren 1ean, herri kirol jaialdia eginen dute Lesakako pilotalekuan. 11:00etan egin dute hitzordua eta Arantzako, Berako, Baztango Basaburuko eta Igantziko kirolariek parte hartuko dute. Kimuen, haurren eta kadeteen mailetako gaztetxoak ariko dira.
Apirilaren 20tik maiatzaren 5era arte, Ivan Benitezek osatutako Nieva ceniza erakusketa ikusteko aukera izanen da Iturengo Herriko Etxeko ganbaran. Benitezek hitzak eta argazkiak erabiliz, ahanzturaren kontrako kronikak osatu nahi izan ditu. 1998 eta 2022 artean Sudan, Nikaragua, Israel, Etiopia, Mali, Kamerun, India, Guatemala, Kolonbia, Honduras eta Mexikon aritu zen lanean eta hango herritarren egunerokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Errealitate gordina: gosea, emakumeek jasatzen duten tratua, haurren egoera zaila... horiek guztiak bildu ditu erakusketan.
Ivan Benitezen 'Nieva ceniza' argazki erakusketaren inaugurazioan duela hamabortz urte erahildako herriko emakumea omendu zuten
2024ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea maiatzaren 17ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |