Larunbata, apirilak 27

08:30

Larhunera ateraldia eginen dute Berako Agerra Mendi Taldeak antolatuta

Altzateko plaza, Bortziriak Bera | Irteera

100 urte beteko dira maiatzean Euskal Herriko Mendizale Federazioa sortu zela.  Mendeurrena ospatzeko hainbat ekitaldi eginen dituzte, tartean apirilaren 27an eta 28an '100 urte, 100 mendi' izeneko ekitaldia antolatu dute  Euskal Herriko 100 gailur igoko dituzte. Beratarrak Larhungo tontorrera joanen dira.

Larhunera ateraldia eginen dute Berako Agerra Mendi Taldeak antolatuta Altzateko plaza

100 urte beteko dira maiatzean Euskal Herriko Mendizale Federazioa sortu zela.  Mendeurrena ospatzeko hainbat ekitaldi eginen dituzte, tartean apirilaren 27an eta 28an '100 urte, 100 mendi' izeneko ekitaldia antolatu dute  Euskal Herriko 100 gailur igoko dituzte. Beratarrak Larhungo tontorrera joanen dira.

09:00

Udaberri festa

Leitzaldea Leitza | Ospakizunak

Festa batzordeak egun osoko festa antolatu du apirileko azken larunbaterako. Txistu eta danbolin doinuekin esnatuko dute herria, 09:00etan eginen duten dianarekin. 11:00etan Leitzaldean Pediatra orain eskatzeko argazki erraldoia aterako dute eta ondoren Leitzako erraldoi eta buruhaundien konpartsa aterako da dultzaineroekin. Bazkalaurrea girotzeko, 13:00etan kalejira eginen dute trikitilariekin eta 14:30ean herri bazkaria izanen dute. Iluntzean, segida izanen du festak; Zutik elektrotxarangako kideak kalejiran ibiliko dira 19:00etatik aurrera. Hortik aurrera, bakoitzaren esku egonen da festa noiz arte luzatu erabakitzea.

10:00

'Doluei aurre egiten' solasaldia

Doneztebeko Herrigunea, Malerreka Doneztebe | Hitzaldia

Dolua lantzeko aukera izanen da Donezteben larunbatean. Agur kontzienteei buruz ariko dira, dolua manera batean baino gehiagotan bizitzea tokatzen delako: gaixotasunagatik, jubilazioagatik, zahartzeagatik, heriotzagatik... 'Doluei aurre egiten' izena paratuko diote solasaldiari eta  Neli Yanci izanen da hizlaria. Herrigunean izanen da 10:00etan eta sarrera debalde izanen da.

'Doluei aurre egiten' solasaldia Doneztebeko Herrigunea

Dolua lantzeko aukera izanen da Donezteben larunbatean. Agur kontzienteei buruz ariko dira, dolua manera batean baino gehiagotan bizitzea tokatzen delako: gaixotasunagatik, jubilazioagatik, zahartzeagatik, heriotzagatik... 'Doluei aurre egiten' izena paratuko diote solasaldiari eta  Neli Yanci izanen da hizlaria. Herrigunean izanen da 10:00etan eta sarrera debalde izanen da.

16:30

Lesakako Haurraren Eguna

Lesakako Eltzetako Plaza (euria eginen balu frontoian), Bortziriak Lesaka | Ospakizunak

Larunbat arratsaldean jokoak eta merienda izanen dituzte Eltzetako plazan Lesakako Haurraren Eguna antolatu dute Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek, Lesakako udalaren laguntzarekin, apirilaren 27an. Larunbatean 16:30etik 19:30era jokoak eta merienda izanen dituzte Eltzetako plazan (euria eginen balu frontoian).

Lesakako Haurraren Eguna Lesakako Eltzetako Plaza (euria eginen balu frontoian)

Larunbat arratsaldean jokoak eta merienda izanen dituzte Eltzetako plazan

Lesakako Haurraren Eguna antolatu dute Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek, Lesakako udalaren laguntzarekin, apirilaren 27an. Larunbatean 16:30etik 19:30era jokoak eta merienda izanen dituzte Eltzetako plazan (euria eginen balu frontoian).

19:00

Dinamo Danzaren 'Luz Negra' Lesakan

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Dantzak

DNA zikloaren barrenean, Luz Negra ikuskizuna eskainiko du Dinamo Danza konpainiak apirilaren 27an, larunbatean, 19:00etan, Lesakako Harriondoa kultur etxean. Sarrerak 6 eurotan salgai daude Lesakako udalaren webgunean, kultura bulegoan eta egun berean sarreran. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako programa artistiko bat da DNA, Baluarte Fundazioarekin lankidetzan, eta dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu.

Dinamo Danzaren 'Luz Negra' Lesakan Harriondoa Kultur Etxea

DNA zikloaren barrenean, Luz Negra ikuskizuna eskainiko du Dinamo Danza konpainiak apirilaren 27an, larunbatean, 19:00etan, Lesakako Harriondoa kultur etxean. Sarrerak 6 eurotan salgai daude Lesakako udalaren webgunean, kultura bulegoan eta egun berean sarreran. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako programa artistiko bat da DNA, Baluarte Fundazioarekin lankidetzan, eta dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu.

16:00
13:00

Nieva ceniza

Iturengo Herriko Etxea, Ituren | Erakusketak

Apirilaren 20tik maiatzaren 5era arte, Ivan Benitezek osatutako Nieva ceniza erakusketa ikusteko aukera izanen da Iturengo Herriko Etxeko ganbaran. Benitezek hitzak eta argazkiak erabiliz, ahanzturaren kontrako kronikak osatu nahi izan ditu. 1998 eta 2022 artean Sudan, Nikaragua, Israel, Etiopia, Mali, Kamerun, India, Guatemala, Kolonbia, Honduras eta Mexikon aritu zen lanean eta hango herritarren egunerokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Errealitate gordina: gosea, emakumeek jasatzen duten tratua, haurren egoera zaila... horiek guztiak bildu ditu erakusketan.

Nieva ceniza Iturengo Herriko Etxea

18:00
20:00

'Nieva Ceniza' argazki erakusketa Iturenen

Iturengo Herriko Etxea, Ituren | Erakusketak

Ivan Benitezen 'Nieva ceniza' argazki erakusketaren inaugurazioan duela hamabortz urte erahildako herriko emakumea omendu zuten

'Nieva Ceniza' argazki erakusketa Iturenen Iturengo Herriko Etxea

Ivan Benitezen 'Nieva ceniza' argazki erakusketaren inaugurazioan duela hamabortz urte erahildako herriko emakumea omendu zuten

12:54
13:00

Lesakako sanferminetako kartel eta programaren azal lehiaketak

Lesakako udaletxea, Bortziriak Lesaka | Lehiaketak

2024ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea maiatzaren 17ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.

Lesakako sanferminetako kartel eta programaren azal lehiaketak Lesakako udaletxea

2024ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea maiatzaren 17ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.

18:00
19:00

Asteburu kulturala Donamarian

Malerreka Donamaria | Besteak

Joan den igandean, haurrendako tailerrak egin zituzten Donamarian, eta asteburu honetan, ortziraletik igandera, ipuin kontalariaren saioa, antzerkia eta berriz haurrendako tailerrak izanen dituzte. Asteburu kulturala udalak antolatu du.

Asteburu kulturala Donamarian

Joan den igandean, haurrendako tailerrak egin zituzten Donamarian, eta asteburu honetan, ortziraletik igandera, ipuin kontalariaren saioa, antzerkia eta berriz haurrendako tailerrak izanen dituzte. Asteburu kulturala udalak antolatu du.

20:30
18:30

'Dantz'Hari' dantza ikuskizuna

Larreko gela, Senpere | Dantzak

'Dantz'Hari' ikusgarria emanen du Larrekon apirilaren 26an eta 27an

'Dantz'Hari' dantza ikuskizuna Larreko gela

'Dantz'Hari' ikusgarria emanen du Larrekon apirilaren 26an eta 27an

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»