Ortzegunean 18:30ean liburutegi publikoan ‘Zer dira gaitasun handiak?’ galderari erantzun asmoz hitzaldia izanen dute Lesakako liburutegi publikoan maiatzaren 9an, ortzegunean 18:30ean. Lesakako udalak eta Nafarroako Gaitasun Handiko Elkarteak (ANAC) antolatu dute solasaldia, Lesakako liburutegi publikoaren laguntzarekin.
2024ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea maiatzaren 17ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |