Jardunaldiak

Bortzirietako XII. Haur Garapenaren jardunaldiak

2018/04/21 09:00

Lesakan erabilera anitzeko Udal aretoa (Koskontako Bidea 7, 2.) Bortziriak |Jardunaldiak

Eskualdean dauden baliabide eta zerbitzuen berri eman ondotik, Espektro autistaren desorekari buruzko solasaldia eskainiko du ANA elkarteko Amaia Arizek 

Bortzirietako haur garapen jardunaldien hamabigarren edizioa eginen dute apirilaren 21ean, Lesakako Udalaren Erabilera Anitzeko Aretoan. Lesakako Osasun Zentroak, Lesakako Udalaren, Guztiok elkartearen, ANAren Nafarroako Autismo Elkartearen eta La Caixaren Gizarte Ekintzaren laguntzaz antolatu ditu jardunaldiak.

Bidasoko Arrain Migratzaileen I. Jardunaldia

2018/04/21 09:30

Beralandeta | Bera |Jardunaldiak

Beralandetan solasaldiak eta mahai-ingurua eginen dituzte larunbat goizean eta Bidasoa ibaira bisita gidatua arratsaldean

Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak, Oier Iantzi Ordokik, Ana Altzuri Lasartek eta Lorea Flores Compainsek, Berako, Lesakako eta Baztango Udalen laguntzaz antolatuta, Bidasoko Arrain Migratzaileen lehen jardunaldia eginen dute apirilaren 21ean Berako Beralandetan. Solasaldiak, mahai-ingurua eta bisita izanen dute.