Baztango Euskara Zerbitzuak bertako euskararen egoera ezagutzeko galdeketak egin zituen udaberrian, eta orain bildutako emaitzak aurkezteko ordua dute. Abenduaren 1ean, 18:00etan Elizondoko Arizkunenean izanen da ordubeteko saioa, Siadecoko teknikari batek gidatua.
Lesakako Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren babesarekin, joskintza tailerra antolatu du aurten ere, oraingoan urriaren 6tik apirilaren 29ra. Kurtso osorako prezioa 40 eurokoa da bazkideentzat eta 70 eurokoa bazkide ez direnentzat.