Larunbata, maiatzak 18

08:00

Goizutrail

Leitzaldea Goizueta | Kirola

Beste behin ere korrikalariz beteko dira Goizuetako txokoak. Maiatzaren 18an, jokatuko dute Goizutrail lasterketaren bederatzigarren edizioa. Lasterketan parte hartzeko bi ibilbide jarri dituzte aukeran: ibilbide motza eta luzea. Ibilbide motzak 10,6 kilometro izanen ditu eta bakarka edo bikoteka parte hartzeko aukera eman dute. Ibilbide luzea egitea aukeratzen dutenek, Artikutzan barrena egin beharko dute lasterka eta 25,6 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Aurten aldaketak egin dituzte ibilbidean eta lasterketa luzea egin behar dutenek, Enekolorritik aurrera segituko dute, Arainburuko tontorra zapaldu, Beltzuntzara joan eta plazan bukatuko dute itzulia.

09:00

Narbarteko I. Mendi Martxa

Narbarteko plazatik abiatuta, Bertizarana Narbarte | Mendi ibilaldiak

Narbarteko gazteek antolatuta, larunbat honetan, maiatzaren 18an, Narbarteko I. Mendi Martxa eginen dute. 09:00etan plazatik aterako dira eta Oteixon izanen dute ibilbideko punturik altuena. Eguerdian bazkaria eginen dute eta arratsaldean musean aritzeko aukera eta poteoa izanen dituzte.

Narbarteko I. Mendi Martxa Narbarteko plazatik abiatuta

Narbarteko gazteek antolatuta, larunbat honetan, maiatzaren 18an, Narbarteko I. Mendi Martxa eginen dute. 09:00etan plazatik aterako dira eta Oteixon izanen dute ibilbideko punturik altuena. Eguerdian bazkaria eginen dute eta arratsaldean musean aritzeko aukera eta poteoa izanen dituzte.

09:45

Udalerri euskaldunen Eguna Lesakan

Bortziriak Lesaka | Ospakizunak

‘Zubiak zeharka’ goiburupean egitarau zabala prestatu dute eta Ituren ere Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide eginen da Oraingoz 175 udalerri inguru dira Euskal Herriaren luze-zabalean udalerri euskaldunak, biztanleen %70etik gora euskalduna dutenak.

Udalerri euskaldunen Eguna Lesakan
  • ‘Zubiak zeharka’ goiburupean egitarau zabala prestatu dute eta Ituren ere Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide eginen da
  • Oraingoz 175 udalerri inguru dira Euskal Herriaren luze-zabalean udalerri euskaldunak, biztanleen %70etik gora euskalduna dutenak.

10:00

San Fermin elkartearen ibilaldi arautua

Lesakako San Fermin elkartea, Lesaka | Martxak

Larunbatean 09:30ean hasiko da izen-ematea eta 10:00etan abiatuko da lehen bikoteaLesakako San Fermin jubilatuen elkarteak ibilaldi arautua antolatu du maiatzaren 18an. Larunbatean 09:30ean hasita eman daiteke izena eta 10:00etan abiatuko da lehenbiziko bikotea.

San Fermin elkartearen ibilaldi arautua Lesakako San Fermin elkartea

Larunbatean 09:30ean hasiko da izen-ematea eta 10:00etan abiatuko da lehen bikotea
Lesakako San Fermin jubilatuen elkarteak ibilaldi arautua antolatu du maiatzaren 18an. Larunbatean 09:30ean hasita eman daiteke izena eta 10:00etan abiatuko da lehenbiziko bikotea.

10:30

Berako Gazte Eguna

Toki Ona institutuko estalpea, Bortziriak Bera | Bestak

Besta giroan murgilduko da herria hilaren 18an, larunbata. Egun horretarako antolatu du Barraskilo Gazte Taldeak Gazte Eguna, eta egun osoan zehar izanen da zer egin. Bazkariko txartelak erosteko azken eguna ortzirale honetan izanen da.

Berako Gazte Eguna Toki Ona institutuko estalpea

Besta giroan murgilduko da herria hilaren 18an, larunbata. Egun horretarako antolatu du Barraskilo Gazte Taldeak Gazte Eguna, eta egun osoan zehar izanen da zer egin. Bazkariko txartelak erosteko azken eguna ortzirale honetan izanen da.

11:00

Palestinaren aldeko elkartasun eguna Iturenen

Malerreka Ituren | Ospakizunak

Larunbatean lortutako diru guztia Yala Nafarroa Palestinarekin Plataformara bideratuko dute

Palestinaren aldeko elkartasun eguna Iturenen

Larunbatean lortutako diru guztia Yala Nafarroa Palestinarekin Plataformara bideratuko dute

11:00

Palestinaren aldeko elkartasun eguna Iturenen

Malerreka Ituren | Jardunaldiak

Lortutako diru guztia Yala Nafarroa Palestinarekin Plataformara bideratuko dute

Palestinaren aldeko elkartasun eguna Iturenen

Lortutako diru guztia Yala Nafarroa Palestinarekin Plataformara bideratuko dute

18:00

Orreaga 824.urteurrena aurkezpen ekitaldia

Peru Harri museoa (Leitza), Leitzaldea Leitza | Aurkezpenak

Leitzako Kultur Aroaren baitan, Orreaga 824. urteurrena. Gure estatuaren sorrera erakusketa ikusgai egonen da Leitzako Herri Aretoan maiatzaren 21etik 25era, 19:00etatik 20:30era. Aurretik, maiatzaren 18an, aurkezpen ekitaldi bat antolatu dute Peru Harrin. Iñigo Larramendik, Iñaki Perurenak, Jeiki Abesbatzako kideek eta Aurrerako dantzariek parte hartuko dute 18:00etan hasiko den ekitaldian.

Orreaga 824.urteurrena aurkezpen ekitaldia Peru Harri museoa (Leitza)

Leitzako Kultur Aroaren baitan, Orreaga 824. urteurrena. Gure estatuaren sorrera erakusketa ikusgai egonen da Leitzako Herri Aretoan maiatzaren 21etik 25era, 19:00etatik 20:30era. Aurretik, maiatzaren 18an, aurkezpen ekitaldi bat antolatu dute Peru Harrin. Iñigo Larramendik, Iñaki Perurenak, Jeiki Abesbatzako kideek eta Aurrerako dantzariek parte hartuko dute 18:00etan hasiko den ekitaldian.

18:30

Gitarra klasikoko errezitaldia

Donamariako dorrea, Bortziriak Bera | Kontzertuak

Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioko ikasleek gitarra klasikoko errezitaldia emanen dute bihar, larunbata, Donamariako Dorrean. Emanaldia 18:30ean izanen da debalde. Haritz Sagaseta herritarraren ekimenez antolatu dute emanaldia.

Gitarra klasikoko errezitaldia Donamariako dorrea

Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioko ikasleek gitarra klasikoko errezitaldia emanen dute bihar, larunbata, Donamariako Dorrean. Emanaldia 18:30ean izanen da debalde. Haritz Sagaseta herritarraren ekimenez antolatu dute emanaldia.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Ekaina
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Urte osoko agenda ikusi »»