Larunbat honetan Narbarteko Mendi Martxa eginen dute lehenbiziko aldiz

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 15a, 09:00

Narbarteko gazteek antolatuta, larunbat honetan, maiatzaren 18an, Narbarteko I. Mendi Martxa eginen dute. 09:00etan plazatik aterako dira eta Oteixon izanen dute ibilbideko punturik altuena. Eguerdian bazkaria eginen dute eta arratsaldean musean aritzeko aukera eta poteoa izanen dituzte.

9,03 kilometroko ibilbide zirkularra eginen dute eta plazatik abiatuta herriko kaskora igoko dira, gaur egun Oteixon (694 m) deitutakora, baina Narbarten Harrondoko peña edo haitza izenez ezaguna den tontorrera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun