Astearte arratsaldean eskolako hainbat herrialdetako familien topaketa eginen dute, egitarau zabalarekin
Lesakako sanferminak iragartzeko kartelaren eta programaren azalaren eta gibeleko azalaren lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai paratuko dute aste honetan Lesakako liburutegian, maiatzaren 20tik 24ra. Ikusteaz gain, gustukoenen alde botoa emateko aukera ere badute lesakarrek. Egunero 14:00etatik 20:00etara izanen da horretarako aukera.