Urtero bezala, San Agustin ospatuko dute abuztuaren 28an Artikutzan. Hori dela eta, Lesakako Beti Gazte elkarteak Goizuetako muga auzo horretara mendi irteera antolatu du. Asteazkenean 08:00etan abiatuko dira mendizaleak Lesakako Plaza Zaharretik.
Abuztuaren 28a egun seinalatua izaten da Artikutzan, festa egun handia eta bertako ateak irekitzen dituzten urteko egun bakarra. Hala eginen dute aurten ere. Asteazkenean Goizuetako eta inguruko herrietako herritarren bilgune bihurtuko da. Ikusi albiste barrenean egitaraua.
Abuztuaren 28an, asteazken goizeko dianarekin, mezarekin eta herriko dantzari ttikien aurreskuarekin abiatuko dituzte bestak Legasan. Igandeko zezensuzkora bitarte hainbat ekitaldi izanen dira. Ondorik, irailean Lokariko besta ere izanen dute Legasan.
Donamarian, Beran, Zugarramurdin, Elizondon eta Leitzan ere izanen dituzte uda honetan Kultur 2024 programako musika eta dantza emanaldiak
Paco Pozo Díaz eta Pello Roteta Sagarzazu margolarien akuarela lanak ikusgai izanen dituzte uztailaren 23tik abuztuaren 29ra Lesakako Harriondoa kultur etxeko komentuan. Asteartetik ortziralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era eta larunbat eta igandetan 10:00etatik 14:00etara zabalik izanen dira komentuko ateak. Astelehenetan itxita.
Abuztuaren 3tik 31ra Pello Apezetxea Kultur Etxean
Lesagibel eskultoreak N-estetika 5 erakusketa aurkeztuko du Elizondoko Arizkunenea kultur etxean uztailaren 22an. Irailaren 1era arte egonen da ikusgai eta egunero irekiko du, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
Abuztua | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |