Sara Korrika elkarteak, Sarako Herriko Etxeak eta Sarako Olhain Ikastolak antolatuta igandean ospatuko dute Kontrabandisten Eguna. Egun osorako ekitaldiak antolatu dituzte, eta Bera eta Ainhoa herriak izanen dira gonbidatuak. Arratsaldean 61. aldiz eginen dute Sarako Kontrabandisten Lasterketa.
Bertze igande batez Erratzuko artisauek azoka paratuko dute herriko plazan. Azoka goizez izanen da, 11:00etatik 14:30era, eta hainbat artisau lan ikusteko eta erosteko aukera izanen da: bitxiak, gasnak, ukenduak, eztia, sagar zukua, euskal pastelak, xaboia, artile lanak, osagarriak, poltsak, garagardoa, eskuz serigrafiatutako arropa…
Narbarteko bestak ospatuko dituzte abuztuaren 22tik 25era. Ortzegun eguerdian botako den txupinazoaren aitzinetik haurrendako jokoak eta gosaria izanen dituzte. Bestak akitzeko, igandean haurren bigarren krosa, herri kirol erakustaldia, mariatxiak eta kantu zaharren afaria izanen dituzte.
Donamarian, Beran, Zugarramurdin, Elizondon eta Leitzan ere izanen dituzte uda honetan Kultur 2024 programako musika eta dantza emanaldiak
Paco Pozo Díaz eta Pello Roteta Sagarzazu margolarien akuarela lanak ikusgai izanen dituzte uztailaren 23tik abuztuaren 29ra Lesakako Harriondoa kultur etxeko komentuan. Asteartetik ortziralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era eta larunbat eta igandetan 10:00etatik 14:00etara zabalik izanen dira komentuko ateak. Astelehenetan itxita.
Abuztuaren 3tik 31ra Pello Apezetxea Kultur Etxean
Lesagibel eskultoreak N-estetika 5 erakusketa aurkeztuko du Elizondoko Arizkunenea kultur etxean uztailaren 22an. Irailaren 1era arte egonen da ikusgai eta egunero irekiko du, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |