Urteroko ekitaldi handia izanen dute abuztuaren 10ean Urdazubin: Burdinaren eguna. Aurten hamaseigarren edizioa beteko du. XVI-XIX. mendeen artean Urdazubiko monasterioak izan zuen garrantzia azpimarratuz, antzinako garaietan egiten zen gisan, Bizkaitik ekarritako burdina fraileek erosten dute, gero Donibane Lohizunera eramateko.
Arantzako Aterpean antolatu duten udako kontzertu zikloak aitzinera segitzen du. Larunbat honetan, abuztuaren 10ean, bigarren geldialdia eginen du: Petti eta Xabaltx ariko dira, 19:30ean.
Donamarian, Beran, Zugarramurdin, Elizondon eta Leitzan ere izanen dituzte uda honetan Kultur 2024 programako musika eta dantza emanaldiak
Paco Pozo Díaz eta Pello Roteta Sagarzazu margolarien akuarela lanak ikusgai izanen dituzte uztailaren 23tik abuztuaren 29ra Lesakako Harriondoa kultur etxeko komentuan. Asteartetik ortziralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era eta larunbat eta igandetan 10:00etatik 14:00etara zabalik izanen dira komentuko ateak. Astelehenetan itxita.
Abuztuaren 3tik 31ra Pello Apezetxea Kultur Etxean
Lesagibel eskultoreak N-estetika 5 erakusketa aurkeztuko du Elizondoko Arizkunenea kultur etxean uztailaren 22an. Irailaren 1era arte egonen da ikusgai eta egunero irekiko du, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.