Iganderako, abuztuaren 4rako mendi irteera antolatu du Lesakako Beti Gazte Elkarteak. Larhunera joanen dira mendizaleak, eta bi ibilbide izanen dituzte aukeran, luzea eta motza.
Uda honetan ere liburuen merkatu ttikia antolatzea erabaki du Elizondoko Txokoto tabernak, eta hirugarren edizioa izanen da aurtengoa. Igande honetan, abuztuaren 4an eginen dute azoka, eta liburuak erosteko aukeraz gain, solasaldiak, liburu aurkezpenak eta musika izanen dira.
Donamarian, Beran, Zugarramurdin, Elizondon eta Leitzan ere izanen dituzte uda honetan Kultur 2024 programako musika eta dantza emanaldiak
Lesagibel eskultoreak N-estetika 5 erakusketa aurkeztuko du Elizondoko Arizkunenea kultur etxean uztailaren 22an. Irailaren 1era arte egonen da ikusgai eta egunero irekiko du, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
Paco Pozo Díaz eta Pello Roteta Sagarzazu margolarien akuarela lanak ikusgai izanen dituzte uztailaren 23tik abuztuaren 29ra Lesakako Harriondoa kultur etxeko komentuan. Asteartetik ortziralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era eta larunbat eta igandetan 10:00etatik 14:00etara zabalik izanen dira komentuko ateak. Astelehenetan itxita.
Ortzeguneko suziriekin eta herriko ostatuko zopekin hasi eta igandeko meza eta aizkora apustuarekin akituko dituzte
Larunbat arratsaldean aizkora apustua izanen dute, igandean tortilla eta postre lehiaketa eta astelehenean herri bazkaria
Abuztuaren 3tik 31ra Pello Apezetxea Kultur Etxean
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |