Lesakako sanferminetako kartel eta portada lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai izanen dira aste honetan liburutegian

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 20a, 13:00

Aste osoan izanen da lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko eta bozkatzeko aukera Lesakako liburutegian.

Lesakako sanferminak iragartzeko kartelaren eta programaren azalaren eta gibeleko azalaren lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai paratuko dute aste honetan Lesakako liburutegian, maiatzaren 20tik 24ra. Ikusteaz gain, gustukoenen alde botoa emateko aukera ere badute lesakarrek. Egunero 14:00etatik 20:00etara izanen da horretarako aukera.

Bestetako batzordearen eta San Juan bezpera antolatzeko bilerak gaur

Maiatzaren 20an, astelehenean 18:00etan San Juan bezperako ospakizuna antolatzeko bilera eginen dute Lesakako herriko etxeko batzar aretoan eta ordubete beranduago, 19:00etan, Besta Batzordearen bilera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun