Kultura aniztasunaren eguna ospatuko dute maiatzaren 21ean Lesakako Irain eskolan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 20a, 15:30

Irain eskolan ospatuko dute kultura aniztasunaren besta astearte arratsaldean.

Astearte arratsaldean eskolako hainbat herrialdetako familien topaketa eginen dute, egitarau zabalarekin

Astearte honetan, maiatzak 21, Kultura aniztasunaren eguna ospatuko dute Lesakako Irain eskola publikoan. Horretarako, joan den urtean bezala, eskolako hainbat herrialdetako familiekin elkartu eta ilusio handiz besta polita antolatu dute.

Egitaraua

  • 16:00etan irekiera, ikasleen aurreskua eta jatorri desberdinetako janarien dastaketa, erakusketa eta mate (infusio) tailerra eskolako patioan.
  • 17:00etan musika zuzenean, Filipe Court (Brasil).
  • Horrez gain haurrentzako tailerrak.
  • 18:00etan itxiera, euskal dantzekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun