Modesto soinulariarekin eginen dute eta txartelak hartzeko azken eguna abuztuaren 14a da Lesakako San Fermin jubilatuen elkarteak, Lesakako udalaren eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin, elkartasun bazkaria antolatu dute abuztuaren 18an. Modesto soinularia ere bertan izanen da. Bazkarirako txartelak hartzeko azken eguna abuztuaren 14a izanen da, jubilatuen ostatuan, 30 eurotan.
Donamarian, Beran, Zugarramurdin, Elizondon eta Leitzan ere izanen dituzte uda honetan Kultur 2024 programako musika eta dantza emanaldiak
Paco Pozo Díaz eta Pello Roteta Sagarzazu margolarien akuarela lanak ikusgai izanen dituzte uztailaren 23tik abuztuaren 29ra Lesakako Harriondoa kultur etxeko komentuan. Asteartetik ortziralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era eta larunbat eta igandetan 10:00etatik 14:00etara zabalik izanen dira komentuko ateak. Astelehenetan itxita.
Abuztuaren 3tik 31ra Pello Apezetxea Kultur Etxean
Lesagibel eskultoreak N-estetika 5 erakusketa aurkeztuko du Elizondoko Arizkunenea kultur etxean uztailaren 22an. Irailaren 1era arte egonen da ikusgai eta egunero irekiko du, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.