Hainbat ospakizun prestatu dituzte astelehen goizerako eta 1.500 euroko erosketa bonuaren zozketa ere eginen dute
Maiatzaren 20an, Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak Baga biga higa emanaldia eskainiko dute Leitzako Herri Aretoan. Amazabalgo ikasleei zuzendutako saioa izanen da eta 10:30ean hasiko da. Euskal musikaren historia errepasatuko dute, 60. hamarkadako doinuetatik abiatu eta gaur egunera arte. Ekitaldian garai bakoitzeko euskarriak ere hartuko dituzte kontuan: binilo diskoak, kaseteak, CDak, Mp3a…
Berako Bixtubera kooperatibako bazkideek bilera izanen dute astelehenean. Hitzordua 18:30ean izanen dute Beralandetan. Hainbat gairi buruz ariko dira, tartean, komunitatearen egoera, instalazio fotovoltaikoaren egoera, aholkularitza zerbitzua....
Lesakako sanferminak iragartzeko kartelaren eta programaren azalaren eta gibeleko azalaren lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai paratuko dute aste honetan Lesakako liburutegian, maiatzaren 20tik 24ra. Ikusteaz gain, gustukoenen alde botoa emateko aukera ere badute lesakarrek. Egunero 14:00etatik 20:00etara izanen da horretarako aukera.