Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak emanaldia eskainiko dute maiatzaren 20an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 17a, 19:15

Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak euskal musikaren historia errepasatuko dute. Argazkia: Goiena

Maiatzaren 20an, Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak Baga biga higa emanaldia eskainiko dute Leitzako Herri Aretoan. Amazabalgo ikasleei zuzendutako saioa izanen da eta 10:30ean hasiko da. Euskal musikaren historia errepasatuko dute, 60. hamarkadako doinuetatik abiatu eta gaur egunera arte. Ekitaldian garai bakoitzeko euskarriak ere hartuko dituzte kontuan: binilo diskoak, kaseteak, CDak, Mp3a…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun