'Orreaga 824.urteurrena' erakusketaren aurkezpen ekitaldia eginen dute larunbatean Peru Harrin

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 16a, 11:00

Jeiki abesbatzako kideek parte hartuko dute Peru Harrin eginen duten ekitaldian. Argazkia: Amaia Iparragirre

Leitzako Kultur Aroaren baitan, Orreaga 824. urteurrena. Gure estatuaren sorrera erakusketa ikusgai egonen da Leitzako Herri Aretoan maiatzaren 21etik 25era, 19:00etatik 20:30era. Aurretik, maiatzaren 18an, aurkezpen ekitaldi bat antolatu dute Peru Harrin. Iñigo Larramendik, Iñaki Perurenak, Jeiki Abesbatzako kideek eta Aurrerako dantzariek parte hartuko dute 18:00etan hasiko den ekitaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun