‘Zer dira gaitasun handiak?’ solasaldia emanen dute Lesakan maiatzaren 9an

Ttipi-Ttapa 2024ko maiatzaren 7a

Gaitasun handiak zer diren jakiteko solasaldia izanen dute ortzegunean Lesakako liburutegian.

‘Zer dira gaitasun handiak?’ galderari erantzun asmoz hitzaldia izanen dute Lesakako liburutegi publikoan maiatzaren 9an, ortzegunean 18:30ean. Lesakako udalak eta Nafarroako Gaitasun Handiko Elkarteak (ANAC) antolatu dute solasaldia, Lesakako liburutegi publikoaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun