Beñat Sarasola EHUko irakasle, idazte eta literatur kritikaria izanen da hizlari ortziralean 18:30ean liburutegian
Hamar urte beteko ditu aurten Bidazi Bidasoaldeko Kontsumo Elkarteak, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza eginen dituzte urte osoan. Horietan lehenengo ekitaldia ortzirale honetan izanen da, hilaren 26an.
Berako Uxane zentrokoek antzerkia taularatuko dute ortziralean Beran. 'Hamelin y Aladdin, dos cuentos de trampolin' antzezlana eginen dute 19:00etan herriko Kultur Etxean. Sarrera debalde izanen da.
Lehen Hezkuntzako ikasleek herriari buruzko galderei erantzun behar diote eta apirilaren 26a baino lehen aurkeztu
Apirilaren 20tik maiatzaren 5era arte, Ivan Benitezek osatutako Nieva ceniza erakusketa ikusteko aukera izanen da Iturengo Herriko Etxeko ganbaran. Benitezek hitzak eta argazkiak erabiliz, ahanzturaren kontrako kronikak osatu nahi izan ditu. 1998 eta 2022 artean Sudan, Nikaragua, Israel, Etiopia, Mali, Kamerun, India, Guatemala, Kolonbia, Honduras eta Mexikon aritu zen lanean eta hango herritarren egunerokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Errealitate gordina: gosea, emakumeek jasatzen duten tratua, haurren egoera zaila... horiek guztiak bildu ditu erakusketan.
Ivan Benitezen 'Nieva ceniza' argazki erakusketaren inaugurazioan duela hamabortz urte erahildako herriko emakumea omendu zuten
2024ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea maiatzaren 17ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Joan den igandean, haurrendako tailerrak egin zituzten Donamarian, eta asteburu honetan, ortziraletik igandera, ipuin kontalariaren saioa, antzerkia eta berriz haurrendako tailerrak izanen dituzte. Asteburu kulturala udalak antolatu du.
'Dantz'Hari' ikusgarria emanen du Larrekon apirilaren 26an eta 27an
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |