Goizean hasi eta iluntzera arte ariko dira futbolean, eta partida bakoitzak 12 minutuko bi zati izanen ditu. Tartean, bazkaltzeko geldialdia eginen dute Zubiondo jatetxean. 14 euroko menua izanen dute aukeran, eta izena eman nahi dutenek apirilaren 21era arteko epea izanen dute. Horretarako, taldeko arduradunak mezu bat bidali beharko du 676 52 33 65 zenbakira.
Hiru multzotan ariko dira. A multzoan Gure Txokoa A, Baztan A eta Arnedo ariko dira; B taldean Beti Gazte, Real Sociedad eta Calahorra eta C taldean Baztan B, Gure Txokoa B eta Alfaro.
Irabazten den partida bakoitzeko 3 puntu lortuko ditu talde bakoitzak, berdinketak puntu bat emanen du, eta galtzen dutenek ez dute punturik hartuko. Gainera, partida guztietan 3 penalti botako dituzte, eta hutsik ez den kasuan talde batek huts egin arteko ariko dira penaltietan. Aldaketei dagokionez, zati bakoitzean aldaketak egiteko bi zati izanen dituzte.
Goizeko partidei dagokionez, 10:15ean hasiko dira, bi zelaietan aldi berean.
HASIERAKO FASEA | ||||
1. zelaia | 2. zelaia | |||
10:15 | Gure Txokoa A | Baztan | Baztan B | Gure Txokoa B |
10:50 | Beti Gazte | Real Sociedad | Baztan B | Alfaro |
11:25 | Gure Txokoa A | Arnedo | Beti Gazte | Calahorra |
12:00 | Real Sociedad | Calahorra | Gure Txokoa B | Alfaro |
12:35 | Baztan A | Arnedo |
Goizeko partiden ondotik, behin behineko sailkapena osatuko dute multzoka. Lehen postuan puntu gehien dituzten taldeak sailkatuko dira (A1,B1 eta C1), bigarren postuan multzo bakoitzean bigarren puntu gehien dituena (A2, B2 eta C2) eta hirugarren postuan multzo bakoitzean puntu gutxien dituztenak (A3, B3, C3). Arratsaldean, sailkapena oinarri hartuta ariko dira.
Honakoa hauek izanen dira arratsaldeko partidak:
BUKAERAKO FASEA |
||||
1. zelaia | 2. zelaia | |||
16:00 | A1 | B1 | B3 | C3 |
16:35 | A2 | B2 | A3 | B3 |
17:10 | A1 | C1 | A2 | C2 |
17:45 | A3 | C3 | B2 | C2 |
18:20 | B1 | C1 |
Ondotik, 19:00etan eginen dute sari banaketa. Azken sailkapenean bi talderen edo gehiagoren arteko berdinketa gertatuz gero, honako hauek izanen dira berdinketa ebazteko irizpideak:
- Elkarren arteko partiduko emaitza
- Gol average orokorra
- Gol kopuru handiagoa alde
- Penalti jaurtiketetako puntuazioa
- Zozketa