Helduentzako informatika ikastaroa eskainiko dute urtarrilaren 29tik aurrera Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 21a, 06:30
Helduendako ikastaroa izanen da eta oinarrizkoa landuko dute.

Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.

Goizuetako Udalak eta Goizuetako eskolak, Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu zerbitzuaren laguntzaz, ordenagailua, mugikorra eta internetaren erabilera lantzeko informatika ikastaroa eskainiko dute Goizuetan. Oinarrizko ikastaroa izanen da eta Iñaki Etxeberriak, teknologia berrietan zaletua denak, eskainiko du.

Saioak urtarrilaren 29an hasiko dira eta guztira 10 eskainiko dira. Oro har, asteartetan bilduko badira ere, bi ortzegunetan ere bilduko dira. 17:00etatik 19:00etara zehaztu dute hitzordua, eskolako ordenagailu gelan.

Izen-ematea urtarrilaren 25a arte

Ikastaroa doan izanen da eta parte hartu nahi dutenek izena urtarrilaren 25era arte eman dezakete, udaletxean. Gehienez hamabi lagunek jaso ahal izanen dute eta izen-emate ordena hartuko da kontuan. Era berean, bertan erroldatuta daudenek lehentasuna izanen dute.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun