Maria Azpilkueta inguruko trafiko erregulazio berria aurkeztuko dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 26a, 13:00

Maria Azpilkuetako trafiko erregulazio berria aurkeztuko dute ortziraleko batzarrean.

Ortziralean 20:00etan eginen duten batzarrean bertze gai batzuk ere landuko dituzte

Elizondoko herriak batzarrea deitu du martxoaren 29an, ortziralean 20:00etan Elizondoko Herriko Etxean. Landuko dituzten gaien artean, Maria Azpilkueta zonaldeko trafiko erregulazio berriaren aurkezpena eta, hala balitz, bere onarpena dago.

Bilera hasteko, azken batzarraren akta irakurri eta, bidezkoa bada, onartu eginen dute. Maria Azpilkueta karrikako trafiko erregulazio berria aurkeztu eta gero, Elizondoko herrian dauden beharren identifikazioa eta herriko aferen berri emanen dute, galdera eta eskaren txandarekin akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun